Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2016

logo-aae

Aurreko albiste batean azaldu bezala, Azpeitiko Argazki Elkartean beste argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da eta bertan Reflex kamera digitala erabiliko da.

Oraindik parte hartu ahal izateko plaza batzuk gelditzen dira, beraz izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 15 izango da.

Ikastaroaren hasiera: 2016ko urtarrilak 27.
Eguna eta ordua: asteazkenetan, 20:00etatik, 21:30arte (irteera praktikoak ere egingo dira)
Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Perez Arregi Enparantza 1, 1.
Ikastaroaren amaiera: 2016ko martxoak 16 (aldatu daiteke).
Iraupena: 20 ordu; Prezioa: 60 €

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa

logo-aae

Aurreko ikastaroek izandako arrakasta ikusirik eta jendeak eginiko eskakizunak kontuan izanik, Azpeitiko Argazki Elkartean beste argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki da.

Ikastaroaren hasiera: 2015ko apirilak 8an.
Eguna eta ordua: asteazkenetan, 20:00etatik, 21:30arte
Ikastaroaren amaiera: 2015ko ekainak 10.
Iraupena: 25 ordu; Prezioa: 60 €

Ikastaroan parte hartu nahi duenak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera emaile bat idatzi mesedez. Gehienez 15 ikasleko taldea osatu nahi da, beraz lehen 15 pertsona izen ematen dutenak izango dira onartuak. Martxoaren 27a izango da ikastaroan izen emateko azken eguna.

 

Gaueko argazkilaritza

Atzo gauez elkartera gerturatu ziren guztiek Santi Elias, eskarmendu handiko argazkilariaren eskutik, gaueko argazkilaritzari buruzko kurtso edo hitzaldi batetan beraien jakintza gehitzeko aukera izan zuten. Hasierako ordubeteko teoriaren ondoren, Attolara (Azkoitia) irteera praktiko bat egin zen.

Eskerrik asko guztiagatik Santi.

gaueko-argazkilaritza-hitzaldia  gaueko-argazkilaritza

argazkiak-gauean-attola-01  argazkiak-gauean-attola-02
  

Argazki Edizio Ikastaroa

logo-aae

Azpeitiko Argazki Elkartean azkeneko bolaran izan diren eskakizunei aurre egiñez, hurrengo hilerako "Argazki Edizio Ikastaro" bat antolatu da.

Ikastaroan emango diren gaien artean argazkiei buruzko informazio orokorra, argazkien gestio eta klasifikazioa (Adobe Lightroom programaren bidez), eta argazkien edizio aurreratua izango dira (Adobe Photoshop programa erabiliz). Nahi duenak mezu honen amaieran atsikita du argazki edizio ikastaroko ikasgai zerrenda osoa.

Hasiera: 2014ko Apirilak 7tik aurrera, astelenetan 18:30tatik 20:30ra; Iraupena: 44 ordu; Prezioa: 75€
Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi Enparantza 1, 1. solairua).
Izen emateko epea: Apirilaren 2a.

Ikastaroan parte hartu nahi duenak elkartera Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo Iban Etxezabal (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) helbidera emaile bat idatzi mesedez. Kurtsoa gehienez 20 lagunentzakoa izango da.

Ikusi hemen Argazki Edizio Ikastaroko gai zerrenda osoa.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.