12x12 Ekaina - Argazki gaia: kontrargia

Hileko lehen ostegun bezala atzo izan genuen 12x12 barne lehiaketako aukeraketa. Ekaineko argazki gaia kontrargia genuen, egoera nahiko berezia zeren argazkia atera behar diogun pertsona edo toki zatia atzetik argi handi batekin argitua egoten bait da. Kasu hauetan argazkia ongi ateratzea ez da izaten gauza erraza baina elkarteko kideek beraien gaitasuna erakutziz benetan argazki ederrak aurkeztu dituzte.

argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Erkaitz Rejillaga, bigarren Iñaki Etxenagusia eta hirugarren Angel Olabarria.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

erkaitz rejillaga kontrargia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.