12x12 Apirila - Argazki gaia: photostreet

photostreet ibarzabal

Hileko lehen ostegun bezala atzo ere 12x12 barne lehiaketako aukeraketa egin genuen.

Apirileko gaia "Photostreet" genuen, hau da kalean ateratako argazkiak, eta guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Gorka Arregi, eta hirugarren postuan, eta lehenengo aldiz , berdinketa hirukoitz batekin, Iñaki Aranburu, Alberto Beloki eta Iñigo Olarte.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.