Hemen duzue 2021-eko 12x12 lehiaketako gaien zerrenda
Urtea hasi da eta urtarrila ere joan zaigu. Elkarteko talde dinamizatzailearen bilera ostean, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu, pandemia garai honetan batipat, aktibitatea sortzea, horrek bizi garen egoera arindu baitezake. Hori horrela izanda hainbat aktibitate/gai proposatu dira (denak bideokonferentziz egingo dira), horien artean 12x12 lehiaketa berriro martxan jartzea dugularik.
Bertan parte hartu nahi duenak beti bezala gure elkarteko flicker-eko orrira igo beharko ditu argazkiak. Bozketak hileko lehen ostegunean egiten jarraituko dugu, hori bai, oraingoan bideokonferentziaren bidez.
Hauek ditugu 2021 urteko gaiak:
· 1. Urtarrila - Errepikapena
· 2. Otsaila - Kurbak
· 3. Martxoa - Lana
· 4. Apirila - Angeluhandia
· 5. Maiatza - Kirola
· 6. Ekaina - Bizia
· 7. Uztaila - Gauean
· 8. Abuztua - Zaharra
· 9. Iraila - Zubia/k
. 10. Urria - Makroa
. 11. Azaroa - Umea/k
. 12. Abendua - Lapurtua
Animatu! hartu zuen kamara eta parte-hartu lehiaketan!